Greba mugagabean jarraituko dute Elecnorreko langileek
Aste bete igaro dute dagoeneko greban Elecnor Telecomunicaciones enpresako lagileek. Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du eta mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dute beharginek.
Gehiago…
Gehiago…
Aste bete igaro dute dagoeneko greban Elecnor Telecomunicaciones enpresako lagileek. Zuzendaritzak bere horretan jarraitzen du eta mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dute beharginek.
GPS, Gazte Prekarioen Sarea, aurkeztu dute, gazteriaren prekarizazio prozesuaren aurka jardungo duen eragile berria. Abenduaren 20an egingo dute lehenengo asanblada irekia Judimendiko Auzo Elkartean.
"Hitzetatik ekintzetara" igarotzea exijitu die Memoria Gara ekimenak instituzio publikoei. Zaramagako San Frantzizko elizan Giza Eskubideen eta Memoriaren zentroa eraikitzeko neurriak hartzea eskatu dute Katedral Berriaren aurrean prestatu duten "M3 PHOTO" erakusketaren harira egin duten agerraldian. Otsailean proiektuan sakontzeko jardunaldiak egingo dituzte.
Abenduaren 6an egin zuten publiko Gasteizko hainbat emakumek* Talka espazio feministaren okupazioa. Ia urtebete joan da Talka jaio zela, Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu zutenean. Okupazioak ez zuen luze iraun, legez kanpoko kaleratzea tarteko. Kolektiboa ez zen desegin, ordea. Gasteizek eta Alde Zaharrak "gune feminista okupatu" bat dute berriro ere. Proiektuko kide Ane eta Estitxurekin mintzatu gara (izenak ez dira egiazkoak) haien asmo eta gogoetei buruz.
Atzo aukreztu zuen MICEk bere bakarkako bigarren lana Gasteizko Vinylora musika dendan. Lau kantuz osatutako diskoa kaleratu du, binilo formatuan soilik, "patxadaz entzun eta gozatua izateko".
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako milaka pentsionistek Gasteizko kaleak hartu dituzte gaur goizean. Pentsio publikoen defentsan borrokan jarraituko dutela adierazi eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera batzeko deia egin dute. Mobilizazioaren argazkiak bildu ditugu argazki galeria batean.
Memoria Gara ekimenak "M3 PHOTO" erakusketa prestatu du abenduaren 14rako katedral berriaren aurrean, erakusketak 1976ko martxoaren 3an gertatutako sarraskiaren irudiak bilduko ditu.
Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren baitan, beste urte batez, zapi-katea egin zuen Etxeratek Ajuria Eneatik abiatuta Esuko Legebiltzarreraino.