Hala Bediko uhinetara bueltatu da Gazte Bulkadak irratsaioa
Bueltan da gazteongandik eta gazteontzako egindako irratsaioa, Gazte Bulkadak. Gazte problematika eta alternatibak ezagutzeko tartea astero Hala Bediko uhin libreetan.
Gehiago…
Gehiago…
Bueltan da gazteongandik eta gazteontzako egindako irratsaioa, Gazte Bulkadak. Gazte problematika eta alternatibak ezagutzeko tartea astero Hala Bediko uhin libreetan.
Abenduaren 9an ekin zioten greba mugagabeari Elecnor Telecounicacioneseko langileek. Grebak hilabete bat bete duen honetan manifestazioa egin dute gasteizko erdigunetik LAB eta ELA sindikatuek bultzatuta.
Gaur aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen dituzten eragileek Banda Lehiaketaren edizio berria. Hurrengo hilabetetarako, txosnen 40. urteurrenaren baitan, ekimen gehiago aurkeztuko dituzte.
Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Gasteizko hainbat tokitan Euskal Preso Politikoen etxeratzea exijitzeko eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu zuten
Hiru hilabete igaro dira Turkiakako armadak Rojavaren aurkako operazio militarra baitau zuenetik. Gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute General Loma kalean sarraskia salatu eta Turkiaren jarrera zuritzeko baliatzen diren kirol babesletzak etetea eskatu dute.
Arabako bi behargin hil dira gaur gertatutako bi lan heriotzetan, Mercedeseko langilea bata eta Lantaroneko fabrika bateko langilea bestea. Gutxienez sei dira Euskal Herrian prekarietateak hildako langileak.
Elkarretaratzea egin zuten igande arratsaldean Legutioko kiroldegian.
Urtarrilaren 2an gertatutako lan heriotzari erantzunez, elkarretaratzea egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak SEA patronalaren egoitzaren aurrean. Arratsaldean ere elkarretaratzea burutuko dute, Greba Komiteek deituta, Hegoladeko Gizarte Etxearen aurrean.