“Jendartearen lotsak azpian ezkutatzeko alfonbra da espetxea”
Urtarrilaren 5ean irten zen Zaragozako Zuerako espetxetik. 2012an espetxeratu zuen Ertzaintzak Auzitegi Gorenaren agindua betez, herritarren maitasun eta amorru keinuen artean. Zortzi urteren ondoren Gasteizen da berriz Ekaitz Samaniego. Irribarretsu eta alai dago, etxean egoteaz gain etxean sentitu delako espetxetik irten denetik. Urteotako eta egungo pozak, minak eta kezkak konpartitu ditu ARGIAk eta HALA BEDIk elkarlanean egindako elkarrizketan.
