Olarizuko etxegabetzea salatu dute elkarretaratze zaratatsu baten bidez
Goizean kaleratu ditu Gasteizko Udalak Olarizu auzoko etxe okupatuetan bizi ziren bizilagunak. "Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak" deitutako elkarretaratze zaratatsuan aldarrikatu dute etxebizitza eskubidea hamarnaka bizilagunek.
