GKSko kide bat epaitu dute, emantzipatzeko ezintasunaren aurka borrokatzeagatik
Gazteen emantzipatzeko ezintasunaren aurkako mobilizazio baten ostean gertatu zen atxiloketa, eta gaur izan da epaiketa. Hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean epaitutako gazteari babesa emateko.
