Oskaidetzako azpikontratatutako langileek ere mobilizatzeari ekin diote
"Honaino heldu gara!" lemapean Osakidetzako garbiketa-zerbitzuak, anbulantziak, jantokiak eta kafetegiak publiko egitea exijitu zuten atzo. Bihar, urriak 3, Bilbon mobilizatuko dira Osakidetzako langileak.
Lehen Arreta zentroetako eta ospitaletako langileek egin bezala, mobilizazioei ekin diete Osakidetzako azpikontratatutako langileek. Txagorritxu Ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo, Gurutzetako (Bizkaia) eta Donostiako (Gipuzkoa) ospitaletan egin bezala. Langileek pairatu behar duten lan-karga, baliabide falta, behin-behinekotasuna eta segurtasun neurrian falta salatu zituzten, besteak beste.
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzako garbiketa-zerbitzuen, anbulantzien, jantokien eta kafetegien publikotasuna eskatu dute. Egun, azpikontraten eskuetan daude zerbitzu guzti horiek. Langileen ordezkariek salatu dutenez “funtsezko sektore baten lan-baldintzak eta lan-baliabideak prekarizatuta daude, eta arazo hori areagotu egiten da zenbait zerbitzu enpresa pribatuen eskuetan uzten direnean”.
Bihar, urriak 3, Osakidetzako langileek manifestazioa burutuko dute Bilbon. Mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!