Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda gazte altsasuarren irteera baimenak bertan behera alarma egoera dela eta
Alarma egoerak bertan behera utzi ditu Oihan Arnanz, Jokin UNamuno eta Adur Ramirez de Alda Altsasuko gazteen irteera baimenak. Zaballako espetxean daude preso eta dagoeneko hainbat koronabirus kasu konfirmatu dira bertan.
Zaballako espetxean preso dauden Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda Altsasuko gazteek kartzelatik ateratzeko lehenengo baimenak eskuratzekoak ziren baina COVID-19aren hedapenak eragin duen alarma egoerak bertan behera utzi ditu baimen horiek.
Kezka adierazi dute Altsasuko Gurasoek. Dagoeneko hainbat koronabirus kasu baieztatu dira Arabako espetxean eta gazte altsasuarrek konfinamendua etxean egin beharko luketela aldarrikatu dute “horretarako baliabideak existitzen direlako“.
Hiru urte baino gehiago daramate gazteek kartzelan. Iragan abenduan Iñaki Abad eta Aratz Urrizola hirugarren gradura igaro ziren eta ondorioz irteera baimenak eskuratzeko aukera izan zuten. Orain Arnanz, Unamuno eta Ramirez de Alda gazteek eskuratu behar zituzten baimen horiek.
Martxoaren hasiera baieztatu zen lehenengo koronabirus kasua Zaballako espetxean. Presoaren zaintza lanetaz arduratzen zen Ertzain batek kutzatu dio Coronavirusa, Txagorritxu ospitalean birusarekin kontaktuan egon ostean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!