Mikel (Ernai): “Joko-aretoak gure kontrola ezartzeko eta gure aisia baldintzatzeko engainu bat dira”
Gasteizko hainbat eragilek ekainaren 7an herri-epaiketa deitu dute. Dato kaleko joko-aretoaren aurrean izango da, 19:00tan.
Gaur egun, Gasteizen 8.000 biztanleko joko-areto bat eta auzo bakoitzeko 2 joko-areto daude. Honen aurrean, Gasteizko hainbat eragilek herri-epaiketa bat antolatu dute. Ekimen honen inguruan gehiago sakontzeko Ernaiko kidea den Mikel gurekin egon da.
Mikelekin izandako elkarrizketa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel (Ernai): "Joko-aretoak gure kontrola ezartzeko eta gure aisia baldintzatzeko engainu bat dira"00:08:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!