Mendeku-zigorrik ez! Euskal gazteria pakean utzi!
Larunbatean, berriz, 400 bat lagun elkartu ziren Adrian eta Ekaitzekiko elkartasuna adierazteko, Ertzantzaren mehatxu artean. Hain zuzen ere, mobilizazioa hasi aurretik ,estatuaren eta auzitegi nazionalaren aurkako oihurik entzunez gero mobilizazioaren aurka egingo zutela agindu zuten.eta poliziaren hiru furgoneta agertu ziren Andra Mari Txuriaren enparantzan, horietarik bi “indar berezienak”. Hala eta guztiz ere, bertaratu zirenek aurrera egin eta gazteriaren aurkako kriminalizazioa eta errepresioa salatu zituzten Gasteizko kaleetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!