Martxelo Diaz: “Hugo Chavez munduko askapen mugimenduen erreferentu bihurtu da”
Martxelo Diaz nazioarteko gaietako kazetariak Hugo Chavez Venezuelako presidentearen heriotzaren harira, komandantearen historia aztertu du. Zebrabidea saioan hitz egin du, besteak beste, Chavezek Venezuelan martxan jarri zituen “proiektu eraldatzaileei” buruz. Herrialdean bertan egindako politikak izan ditu hizpide, eta egindako gizarte aurrerapenak batik bat, hezkuntzan eta osasunean nagusiki. Bestetik, iraultza bolibartarrak nazioarte mailan eragin duen astindua nabarmendu du Diazek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!