Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean ematen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen””
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko Campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako Campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak zabaltzeagatik.
Pasa den ostegunean jakin zuten Arabako Campuseko farmaziako ikasleak, “fakultatean bertan sare sozialen bitartez irakasle bat mezu arrazista, matxista, homofo eta transfoboak zabaltzen zebilela.” Egun gutxitan oihartzun handia lortu du berriak. “Ikasleon artean saretuz lortu genuen mezu hau ikasleria osoarengana zabaltzea, eta klase guztietara heltzea” dio Maren Lazpiur Ikasle Abertzaleakeko (IA) kideak. Hartu diren neurriak ikasleen antolatze eta saretzetik datozela azpimarratu du Marenek. Dekanotzarekin bildu ziren IAko kideak atzo, eta egoera lasaitzeko besterik ez zela izan dio Marenek: “Ez bagina antolatzen hasiko, probablea da neurri hoiek inoiz hatu ez izana.”
Erantzun bat antolatzeko bidean, asanbladak deitu zituzten atzo. Hainbat lagun gerturatu ziren jarritako bi hitzorduetara, goizez zein arratsaldez. Gaurko manifestaziorako deia ere zabaldu zuten, ikasle zein irakasle parte hartzera gonbidatuz. Gaur 14:00tan Farmaziako Fakultatetik abiatu den mobilizaziora ehunka ikasle batu dira.
EHUk neurri batzuk hartu dituen arren, “muga batzuk” dituela seinalatu dute IAtik. Ikasleek seinalatu duten irakasleak salatu berri du, X sare sozialeko kontua hakeatu ziotela, eta argitara atera diren mezu faxista hauek ez direla berak partekatutakoak. “Hau egiaztatzea gure eskuetatik kanpo dago” dio Marenek, eta EHUri dagokiola argitze lanetan ibiltzea.
Hala ere, ikasleen diskurtsoa ez da aldatu, “gizartean ematen ari den gorakada erreakzionarioa ikasleoi larritzen gaituen gauza bat” dela adierazi dute. Eta hala erakutsi dute gaur 14:00etan egindako manifestazioan, baita unibertsitatean ez dutela inolako jarrera erreakzionariorik onartuko.
Kasu honen atzean eraso zibernetikoa egon hala ez, “orokorrean” ematen ari den kasua dela seinalatu dute IAko kideek, eta honen aurrean, arazoa pertsonifikatzetik urrun, erantzun orokortua eman behar zaiola defendatu dute. “Erantzun bat emateko posizio bat” sortu nahi izan dute, irakasle zein ikasleen artean, horrelako kasuen aurrean erantzuteko prest egongo dena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): "Gizartean ematen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen""00:08:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!