Maite (Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea): “Autonomia bilatzen dugu, baina ez indibiduala, kolektiboa baizik”
Etxebizitza, lana eta gehiegikeria polizialaren arazoen aurrean ekimen berriak aurkeztu dituzte.
Bi urte daramatza Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak martxan, elikadura sare herritarra sortuz Galdakao eta Larrabetzu artean. Erosketa kolektiboak egiten dituzte eta elikagaien autoekoizpen komunalean sakontzen dabiltza, taldeko kideen artean elkartasun ikuspegi batetik banatuz, eta ez merkantzien truke gisa.
Egoera berezi honetan, gainera, ekimen berri batzuk jarri dituzten abian, garai hauetan gehiago azaleratzen ari diren arazo batzuei aurre egiteko. Etxebizitza, lan mundua edota gehiegikeria polizialarekin arazorik izanez gero, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak herritarren artean laguntzeko baliabideak jarriko ditu martxan.
Maite, proiektuko kidea, izan dugu gaur Hizpidean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maite (Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea): "Autonomia bilatzen dugu, baina ez indibiduala, kolektiboa baizik"00:24:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!