Maddi (Gipuzkoa zutik): “Ura bezala, irailetik aurrera formaz aldatuko da ekimena”
Joan den maiatzaren 29an Donotiako Gipuzkoa plazan kanpaldia egitea erabaki zutenetik, hiriko hainbat lekutan muntatu dituzte kanpin-dendak Gipuzkoa zutiik ekimeneko kideek, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren bortizkeriaren ondorioz. Orain, beste zenbait eskualde eta herritara zabaldu dira, eta herriz herri ekintzak antolatuko dituzte udarako. Irailean, aldiz, itzuli egingo dira, baina formaz aldatuta, ura bezala, unean unekoari egokituz. Erraustegia geldiarazteko asmo irmoa dute, baina harago ere joango dira: egun, Gipuzkoan indarrean den eredu sozioekonomiko osoa ipini dute auzitan, eta Gipuzkoa zutik dela ozen aldarrikatu.
-
Hizpidea: Maddi (Gipuzkoa zutik): "Ura bezala, irailetik aurrera formaz aldatuko da ekimena"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!