Langile bat hil da Gasteizen aldamio batetik erori ostean
Prekarietateak langile baten bizia eraman du gaur goizean Gasteizen. Urteko lehenengo lan heriotza da hau, iaz 44 langile hil ziren Euskal Herrian.
Urteko lehenengo lan heriotza jaso da gaur eguerdian Gasteizen. Eraikuntza bateko aldamiotik behera erori da langilea eta bizia galdu du.
Olarizu auzoko obra batzuetan gertatu da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira baina ezin izan dute ezer egin.
Urteko lehenengo lan heriotza da hau. 2019an 44 langile hil zituen prekarietateari Euskal Herrian
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!