Kutxi kaleko taskeroek tabernak ixtea erabaki dute
Kutxi kaleko tabernariek eta zenbait hostalari kaleko establezimenduak ixtea erabaki dute, Coronavirus gaitzaren hedapena ekiditeko neurri gisa.
Gaurdanik, martxoak 13, Kutxi kaleko tabernariek establezimenduak modu prebentiboan ixtea erabaki dute. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jarriko dute martxan Coronavirus gaitzaren hedapena ekiditeko hartutako neurria.
“Bezero eta langileen osasuna” bermatzeko hartu dutela erabakia azaldu dute. Autoritateen arduragabekeria ere kritikatu dute: “Edonork daki gure jarduera, COVID-19aren propagaziorako ageriko foko bat izan daitekeela; eta ez dugu ulertzen, nola momentuz ez den inolako neurri ofizialik hartu“.
Kutxiko tabernariek ixteko erabakia hartu badute ere, ulergarria deritzote, “arrazoi ekonomikoak tarteko” beste establezimendu batzuek irekita eustea. Zentzu horretan, “sektoreari dagozkion osasun-neurri eta neurri ekonomikoen zain” jarraitzen dutela adierazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!