Kutxa Bira heldu da Gasteizera
Matxete plazan ekimena antolatu dute antolatzaileek eta Kutxari harrera egin diote herritarrek. Hala Bedik zuzeneko kale emisioa antolatu du bertatik.
Urruña eta Segurako herritarren artean sortutako Iparra-Hegoa elkarteak pasa den otsailaren 16an Iruñean ekimenaren berri eman zutenetik euskara, Euskal Herria eta euskal kultura ardatz dituen egitasmoa pixkanaka forma hartzen joan da. Jada Gasteizera heldu da eta bihar Oiondik pasako da.
Argentinatik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatzen ari den egurrezko kutxa bat da Kutxa Bira ekitaldiko protagonista nagusia. Martxoaren 20an eman zitzaion hasiera, Viedman (Argentina), eta maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa). Herriz herri ari da kutxa mugitzen, eta, horren bitartez, Euskal Herri osoa zeharkatzea dute helburu antolatzaileek.
Kutxa Bira Araban:
Hainbat geltoki izan ditu Araban: apirilaren 27an Aramaio, apirilaren 29an Laudio, maiatzaren 5ean Izarra, eta maiatzaren 6an Arabako Lautada.
Azken txanpa honetan, gainera, Kutxa Bira Bartzelonan izan da. Astearte honetan, hilaren 18an, Kanpezutik igaro zen .Ondoren, hilaren 19an Arabako Errioxara zeharkatu zuen Eskuernaga eta Bastidako herritarren arrera jasoz; Trebiñutik igaro eta Gasteizera heldu da . Bihar ,hilaren 21ean, Oiondik pasako da, handik Nafarroara sartzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

