José Lejarreta kaleko plaka eta Espainiako bandera kendu du Ernaik
“Ekinez egina, gazteok independentzia!” kanpaina nazionalaren baitan burutu dituzte ekintzak. "Independentizaren aldeko eta espainolismoaren aurkako ekimen desnormalizatzailetzat" jo ditu.
Atzo gauean Gasteizko Ernaik Judimendiko José Lejarreta kalearen plaka kendu du, “frankismoaren kontrako” ekintza gisa. José Lejarreta Gasteizko alkate frankista izan zen 1941 eta 1944 urteen artean. Gazte antolakundeak ekintza egin du Gasteizen “diktaduraren aztarnak bizirik dirautela” salatzeko.
Bestetik, Ibaiondo auzoko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren eraikineko Espainiako bandera kendu du Ernaik, “Euskal Herriaren aitortza ukatzen eta zapaltzen duen Estatu espainiarraren ikurraren aurka” eginez.
Antolakundeak azaldu duenez, ekintzak “Ekinez egina, gazteok independentzia!” kanpaina nazionalaren baitan egin dituzte. Euskal Herriko hainbat txokoetan “independentziaren aldeko eta espainolismoaren aurkako ekimen desnormalizatzaileak” egiten ari direla azaldu dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
