“Gezurrari egia”
Ezin eutsi, hainbat gezur eta konturen harira nator plaza hontara. Ikasle Abertzaleakeko militante ohia naiz ni ere, Euskal Herrian izan diren beste milaka pertsona bezala.
Lehenik, esan beharra daukat, berez, ez nagoela ados eztabaida hau modu publikoan egitearekin, eta oraindik gutxiago IAko militante ez garenon artean, jarrera paternalistekin IAren independentzia kolokan jartzen baita, militanteei legitimitatea kenduz haien momentu historikoan.
Guk gure bidea eta hautuak egin genituen, orain beraiei dagokie errealitatearen azterketa materialistak egin eta egungo erronkei heltzea, orain arte marraztutako ibilbidetik abiatuta. Guk geuk egin genuen bezala.
Ordea, Ezker Abertzalearen hiru antolakundetako zuzendaritzek IA akosatzen jarraitzen dute publikoki, militante konprometitu hauen jardunarekin bukatzeko helburuarekin. Bai, IAk Ezker Abertzalearekin bukatu nahi duelaren gezurra sustatu duten pertsona berdinak.
IAren 30. urteurrena gustura ospatuko zenutela diozue, baina ezinak ez dizuetela halakorik egiten uzten. Ahatik, ezina, publiko egitea erabaki duzue, zuen ezinak besteen ahala zapuztu dezakeelakoan.
Zuen ezina arma politikoa da beraz, gogoan dut baina ezina materialki jazan genuenekoa; 30. urteurrena gustura ospatuko zenutela diozue, baina ezin duzuela. Gogoan dut IAren 25. urtemuga ospatu nahi baina behar bezala ospatu ezin izan genuenekoa.
Gogoan dut, Azken Ikasle Dantza bertan behera geratu zenekoa, nahia ezin bilakatu zenekoa. Borondate falta bera izan zen orduan ere Ezker Abertzaleak ikasle antolakundearen aurrean erakutsitakoa.
Antolakundea desagerrarazteko agertoki aparta zabaldu zen orduan, gaur publikoki diozue, orduan barne mailan ikusi genuen. Bitartekorik gabe geratu zen orduan ikasle antolakundea, ekonomikoki ahul eta bitarteko faltak egiturako barne harremanak mantentzeko oztopo nabarmenekin.
Ikasle Antolakundeak baina azken 5 urte hauetan, guztietan eta eszepziorik gabe, duen erantzukizun politikoarekiko konpromisoa adierazi du, Euskal Eskola Nazionalaren bidean proiektu taktikoak aurrera emanez mugimenduarekin batera (Herri Uniak, Eskola Kol., Talde Kritikoak….).
Are eta gehiago nazioarteko ikasle mugimenduekin harremanak indartu ditu eta Europako Ikasle Foroa antolatuz eta antolakundearen barne kohesioa eta ahalduntzea indartuz Eskola Ibiltarian.
Kritikak eta irain asmoa duten izenondoak nagusi diren garai hauetan lan guzti horren aitortza bearrezkoa da: izan ginen eta badira, antolakundeak bizirik badirau unean uneko militanteen konpromisoagatik da.
Ez zaizue aski, orain dela gutxi publiko egin baina duela gutxienez urte bat martxan zenuten zuen agindupean jardungo duen ikasle antolakundea sortzearekin?
Horregatik, hari hau idaztera behartuta ikusten dut nire burua. Biolentziaren aurka egonda, erasoen aurrean biolentziarekin autodefendatu behar den bezala, eraginkorra den kasuetan. Gezurrari egia.
Hasteko, “IAko militante ohiek” gaur zabaldutako irakurketaren atzean dagoena salatu nahiko nuke luzatu gabe.
Orain dela hainbat aste Sortuko zuzendaritzak (bai, Sortuko zuzendaritzako pertsona batek) Whatsapp talde bat sortu zuen. Bertan, haien “konfidantzazko” IAko hainbat militante ohi sartu zituzten, irakurketa “idatzi” eta sinatzeko.
Adierazgarria eta poztekoa da talde honetan sartu zituzten pertsonen artean hainbatek ez duela sinatu eta beste hainbat taldetik irten direla, Sorturen asmoak salatuz. Haien artean, oraindik Ezker Abertzale ofizialaren militante direnak. Biba zuek.
Irakurketaren edukiari dagokionez nahiko superfiziala da, sentimenduetara joz analisi materialista eta politiko sakona egin ordez. Pena sentiarazten didazue, serio deritzot. Horrez gain, horra hor hainbat perla.
- perla: «Tristuraz diogu gaur egungo Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera, praktika, diskurtsoa eta estrategia ez datozela bat bere jaiotzan eta hamarkadetan izan dituenekin». Faltaría más. Helburua antolakundeak intakto mantentzea al da? Jarrera honek dialektika bera ukatzen du. Mugimenduek analisirako gaitasunagaratu eta momentuko baldintza eta beharretara egokitutako bideak marrazten dituzte? Luzerako emango luke; nik kontrako inpresioa daukat. Aldaketak berezkoak eta beharrezkoak dira, analisirako eta kritikarako gaitasuna eskuratu izanaren seinale.. Gainera, bere akats eta gora-beherekin IAren bilakaerak askatasun nazional zein sozialerako aukerak handitzen dituela uste dut. Eta akaso Sortu, Ernai eta LAB haien sorreran zirena al dira? Nor dago esentziaz eta herentziaz hitz egiteko posizioan? Oinarria ez dago tinko zioen norbaitek. Kontua da, bakoitzak norantz jo duen. Bide sozialdemokrata hartu ez duena, zuentzat disidente eta traidore. Sortzen ari zareten ikasle antolakundea ez delako IArekiko disidentea izango ezta?
- «Erakunde abertzale eta aurrerakoi masa erakunde bezala definitu zen IA». Historia berdinakin erre que erre… Eta? Gainera, ziurtatzen dizuet nik militatu nuen hainbat urtetan izanez bai, baina praktikan hura ez zen “masa” antolakundea. Paperak dena irensten du.
- perla: «Desitxurapen partidistak eta hiperpolitizatuak alboratzen ziren eraginkorrak ez zirelako».
Benetan, ez al duzue lotsarik? Ez al duzue zuen haserrea oroitzen IAk Europar Batasunerako hauteskundeetan Bilduri kanpaina ez egitea erabaki zuelako? Ez zuen ezta LABek ere egin! Maemia. Eta hiperpolitizatuak? Zer da hori? Orain politizatuak egon behar gara baina gutxi? Mesedez.
Askoz gehiago dira perlak baina, orokorrean, autokritika falta dago EAOn, haien lotsak kontrolatzen ez duten Herri Mugimenduaren aurka eginez ezkutatuz. Legitimitaterik ahal daukate Sortuk eta LABek lekzioak emateko? Serio uste duzue hezkuntza esparruan ongi ari zaretela?
Hauek guztiak egunerokotasunean bizi eta biziko ditugunak dira Ezker Abertzaleak bere jarrera aldatzen ez badu. Baina zer dago honen atzean? Noizbait askatasuna lortu nahi badugu argi izan behar ditugun hiru kontuak: helburuak, estrategia eta taktika.
Independentzia nazionala eskuratzeko estrategia sozialdemokrata interklasista, ezinezkoa dena. vs. Independentzia eta sozialismoa eskuratzeko langile estrategia, gehiengoaren estrategia, posible dena.
Kalean ikusiko dugu elkar. Edo ez.
*Artikulu hau @gezurrari twitter kontuak hari gisa publikatu du eta kontu horren izenean sinatzea erabaki du egileak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

2 thoughts on ““Gezurrari egia””
Que quede claro….nunca he militado en la ia. Siempre me he considerado una persona autonoma y en la epoca del instituto las grande estructuras organizativas me hechaban para atras. En la epoca universitaria fueron guipuzcuanas y bizkainos pedantes los que me hecharon para atras. Si que compartí con militantes de esta organización asambleas y jornadas de insumisión dias de la Constitución y 12 de octubres en los que acudiamos al instituto mas agusto que el kopón.
Probablemente por eso esta discusión me parece una pantomina…pero hay algo que me ha mosqueado! al grano!No me parece adecuado utilizar un medio de comunicación serio(hala bedi) como si fuera el maldito twitter! Creo que oyentes y lectores debemos saber cuales son las fuentes y si estas son fiables, cosa que una cuenta de Twitter creada hace dos dias deja mucho que desear.
Mitic@ list@ que…« ez nago alde gauza hauek publiko egitearekin BAINA…»cara BAINA! Como no me parece bien lo que ago me pongo un pseudónimo?
Creo que para empezar es una falta de respeto a la gente que escribió y FIRMÓ el articulo al que se le quiere responder.También creo que de este modo todo lo que se quiere contar pierde, y así debe ser por nuestra salud mental(la de los lectores y oyentes de hala bedi), credibilidad!
Itzali mugikorrak ostia!
Twitter polizia da!
Kalean ikusiko dugu elkar eta punto!
Falta de respeto? Falta de respeto es llamar artículo a un texto vacío de contenido cuyo único objetivo es machacar a lxs chavalxs de la IA.