Araban ere ondarea eta kultura eraikitzen
Badator urria Done Mikel ostean bereahala eta aurten ere jarduera ugari egingo dira ondarea doan ezagutzera emateko Euskal Herrian eta Araban ere, jakina.
Programa zabala da (hitzaldiak, bisitak, natura ibilbideak,…) eta ardatz-gaia arkitektura da, baina oso era zabalean hartuta eta, zorionez, gero eta jarduera gehiago euskaraz daude. Interneteko bilatzailean erraz topatuko duzue1, baina nik Gesaltza Añanara joateko aitzakia bilatzeko erabiliko dut.
Gesaltza Añana beti da ideia ona. Gatz harana benetan da ikusgarria eta mimoz zaintzen ari dira bertako auzokideak, erakundeen laguntzaz. Geologia ikusgarria du (gatza duen Muera errekak sortzen duen diapiroa), bertara egokitutako landaretza eta fauna ere badago (ur gazitan bizi den krustazeo txikia bezala…) eta historia zabala: gatza Neolito Arotik erauzi baitzaio urari Añanan (duela 6000 urte baino gehiago), bertako indusketa arkeologikoetan aurkitu diren zeramika zatiek erakusten dutenez (orain larrainetan lehortzen da ura, baina orduan zeramikazko ontzietan egosten zen ura, gatza lortzeko) .
Erdi Aroko hiribildua (Arabako zaharrena) ere bisitarako ederra da, bere harresia eta guzti, eta dituen Aro Berriko jauregien artean, zaharberritzen ari diren XVII. mendeko Zambrana-Herran jauregi barrokoa barrutik ikusteko aukera izango da, bestela, oso zaila dena eta oso ondo gordetzen dituena bere jatorrizko hainbat elementu.
Gozatu, bada, Arabako historiaz urrian ere eta aprobetxatu Gerra Zibilean Legutio nola geratu zen “ikusteko”; Lantenoko hilerrian dagoen hildakoentzako arkitektura edo Araiako Ajuria fabrikaren arkitektura industriala ezagutzeko; artxiboetan gordetzen diren arkitektura planoen berri izateko; zenbait lanbide ezagutzeko edo irrintzi tailer batean parte hartzeko Artziniegan, besteak beste, zeren kultura gizarteak eraikitzen baitu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
