Iraultza 1921eko bufandak eta arropa konfiskatu ditu Ertzaintzak
Ez da taldeak horrelako gertaerak salatzen dituen lehen aldia. "Lasaitasuna eta ordena nagusi ziren lekuan kaosa sortu dute" polizia agintariek.
Ertzaintzak bere bufandak eta arropa konfiskatu dituela salatu du Iraultza 1921 taldeak. Gertaerak aurreko igandeko partidan eman ziren. Ertzaintzak segurtasun dispositibo zabala ezarri zuen Mendizorrotzarako sarreretan, eta “lau harmailetan gazteak, adinekoak, haurrak, gurasoak eta familia osoak zehatz-mehatz eta bereizi gabe” arakatu zituzten. Honen helburua, Iraultza 1921 taldeko materiala konfiskatzea.
Duela bi hilabete “bere jarduera esparru guztietan” erreprimitua zela salatu zuen taldeak. Aurreko kasuan, Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Mendizorrotza hilabetez ixtea eta 60.001 euroko isuna ezartzea proposatu zuen, estadioaren kanpoaldean Alavesen historia jasotzen duten hainbat mural aitzakia hartuta. Marko horren baitan kokatzen dute orain gertatutakoa. Kasu honetan, segurtasun arduradunek hartutako erabakia Ertzaintzako agintarien erabakia izan dela seinalatu dute zaletuek. “Polizia agintariek lasaitasuna eta ordena zegoen lekuan kaosa sortu dute, suhiltzaile piromano baten antzera”, azpimarratu dute.
Iraultza 1921 taldeak gogora ekarri du 2012tik legez erregistratutako elkarte bat dela, eta nortasun juridiko propioa duela. Azaldu dutenez, ez dute “inolako jakinarazpen ofizialik jaso” taldea “legezkotasun zalantzagarriko zerrenda” baten parte dela esanez, eta ez zaie aukera eman beren defentsan alegazioak aurkezteko.
Eraso honen helburua “alaveszaleoi gure gizarte masaren zati handi baten adierazgarri diren zortzi letra eta lau zenbaki lapurtzea” dela adierazi dute. Honen aurrean, Iraultzak argi erantzun du: “Debekatutako zortzi letrak eta lau zenbakiak eta harrotasunez ordezkatzen dituzten pertsonak Mendizorrotzan jarraituko dute egoten, beraien etxea eta alaveszale guztiona baita”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
