Ilargi (Hackmeeting 2019): “Software askea, teknologia enpresa handiei aurre egiteko”
Errekaleorren burutuko da irailaren 20tik 22ra.
2019. urteko Hackmeeting bilkura Gasteizen egingo da, Errekaleor Auzo Askean. Espainiar estatuan ibilbide luzea dauka topaketa honek, eta teknologia enpresa handien hegemoniari aurre egiteko moduak proposatzea du helburu, software askea bultzatu eta burujabetza teknologikoaren bitartez gure komunitateak indartu nahi ditu.
Antolatzaileetako bat den Ilargi izan dugu gaur Hizpidean. Berak, teknologia askearen garrantzia azpimarratu eta “teknokapitalismoaren” arriskuez ohartarazteaz gain, aurtengo edizioaren oinarriak azaldu dizkigu. Irailaren 20tik 22rako asteburuan burutuko da aurtengo Hackmeetinga, Errekaleorren. Lotarako lekua eta otorduak bertan egiteko aukera izango da, https://es.hackmeeting.org/ helbidean izen emanda.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ilargi (Hackmeeting 2019): "Software askea, teknologia enpresa handiei aurre egiteko"00:18:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!