Hezkuntza Ordezkaritzan sartu da irakasle talde bat, eskoletako segregazioa salatzeko
Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu dute protestarekin. Matrikulazioaren inguruko komisiora ez dute Steilas sindikatua gonbidatu.
“Eskola bat, denona eta denontzat. Segregaziorik ez” lemapean elkarretaratzea egin du irakasle talde batek, Hezkuntza ordezkaritzaren parean, Gasteizen.
Ostean, Hezkuntza Delegaritzan sartu dira irakasleak. Izan ere, une horretan, matrikulazioaren komiso bat burutzen ari zen barruan. Jose Masak, Hala Bediko Suelta La Ollan salatu duenez, Steilas sindikatua ez da gonbidatua izan. Segurtasuneko langile bat hurbildu da irakasleengana eta Delegaritzatik alde egiteko eskatu die. Minutu batzuen ostean, bertatik joan dira. “Baina entzun gaituzte” esan du Masak.
Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu nahi izan dute elkarretaratzearekin eta protestarekin. “Sistema segregatzailea bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza”, salatu du Steilaseko kideak Hala Bediko mikrofonoetan.
Aurreko ikasturtean, antzeko protestak egin zituzten, tartean Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin zutena.
Bideoa | Irakasleak Hezkuntza Delegaritzan sartu diren unea https://t.co/YonWnbb3kH pic.twitter.com/xCIJVxifpt
— Hala Bedi (@halabedi) October 10, 2017
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!