Atzo, ekainaren 29an, Eusko Legebiltzarraren aurrean burututako elkarretaratze batean, PNVren, enpresarien eta elizaren arteko kolaborazioa eta hezkuntzan ematen den segregazioa salatu zuen plataformak, parodia baten bitartez.


 

Plataformako kide batek «segregazioaren kontrako borrokan, beste ikasturte bat galdu» dutela salatu zuen, sare publikoaren eta kontzertatuaren arteko aldea «gero eta nabarmenagoa» delako. Gainera, umeen sailkapena «familien maila sozioekonomikoaren, erlijioaren edo jatorriaren» arabera egiten dela azpimarratu zuen.

Azalpen horien bitartean, legebiltzarrean bilduta zeuden indarrek bilera amaitu eta kalera irten ziren, Hala Bediko erreportariaren galderei erantzuteko. Iñigo Urkulluk gure hezkuntza sistemaren osasuna «inoiz baino hobea» dela adierazi zuen; bestalde, poz-pozik agertu zen apaiza «ebangelizazioa aurrera doalako»; azkenik, enpresaria ere poz-pozik agertu zen, «Con esta unión no nos para ni Dios» adierazi zuelarik.


Bideoa gaztelaniazko azpitituloekin:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies