Herri Txikien Eguna ospatu zuten larunbatean Argantzunen
Udan sortu zen "Herri Txikiak Bat" asanblada, Arabako herri txikietako gazteak antolatu eta hauek pairatzen dituzten gabezien aurka borrokatzeko. Urriaren 12an "Herri Txikien eguna" antolatu zuten Argantzunen.
200 lagun inguru elkartu ziren larunbatean Argantzunen “Herri Txikien Eguna” ospatzeko. Udan sortu zen “Herri Txikiak Bat” asanblada hilabete luzez aritu da lanean, Urriaren 12an ospatu zuten “Herri Txikien Eguna” antolatzeko. Goizetik hasita egitarau zabala prestatu zuten “herri txikietako gazteen arteko harremanak estutzeko”.
Arabako herri txikiak “inoiz baino antolatuago” daudela aldarrikatu zuten. Despopulazioa, gazteek pairatzen duten prekarizazio prozesua eta Euskararen galeraren aurka borrokatzeko prest direla azpimarratu zuten. Argantzunen bildu zirela aprobetxatuz, Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko ere aprobetxatu zuten, auzi honen berehalako konponbidea exijitu zuten.
Argantzun, Bernedo, Buradon Gatzaga, Korres, Urizaharra, Baroja, Markinez eta Zambranako gazteak elkartu dira ekimenean, larunbateko arrakastaren ostean lanean jarraituko dute Arabako herri txikien alde.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!