Fridays For Future Gasteizek neurri zehatzak exijituko dizkio Gasteizko Udalari
Fridays For Future Gasteizek udaleko talde politiko guztiekin batzartuko dela iragarri du, instituzio publikoari neurri zehatzak exijitzeko. Kexu dira, Udalak ez baitu Klimaren aldeko nazioarteko greba arrakastatsutik inolako neurririk hartu.

Iragan irailaren 27an Klimaren aldeko Nazioarteko greba burutu zen, Fridays For Future mugimenduak bultzatuta. Gasteizen ere oihartzuna izan zuen mundu mailako mobilizazioak eta elkarretaratze jendetsua egin zen Plaza Berrian Fridays For Future Gasteizek deitua.
Bi aste igaro dira ehunka lagunek Gasteizko kaleak hartu zituztela eta udalak klima larrialdiaren aurrean pisuzko nuerririk hartu ez dituela salatu du Fridays For Future Gasteizek, udalbatzak klima larrialdia aldarrikatu zuen arren . Iragarri dute udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin elkartuko direla, irailaren 27an mahaigainean jarri zituzten neurriak azaltzeko.
Hiru neurri zehatz aurkeztu zioten, Nazioarteko greba egunean, Gasteizko Udalari:
- Gasteizko hiri barruko garraioa dohainik jartzea. Neurri honek hiri barruko kotxe bidezko bidaiak gutxituko lituzkela uste du FFF Gasteizek.
- Energia berrizatagarrien produkzio eta banaketarako enpresa publiko bat sortzea. Elektrizitatearen produkzioa berotegi efektu gasen isurketen jatorri nagusietako bat da, horregatik lehen bailehen egin behar da erregai-fosiletatik energia berriztagarrietarako trantsizioa.
- Ryanairri ematen zaizikion diru laguntzak ez berritzea.
Azken neurriarekin kezka berezia adierazi du, gainera, FFF Gasteizek, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko udalak eta Eusko Jaurlaritzak Ryanairrekin daukaten konbenioa berrizteko intentzioa ere adierazi baitu duela gutxi, sektoreko enpresa kutsatzaileenetariko bat hain zuzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
