Hartzea Lopez: “Desobedientzia zibil ekintza mota guztietara deituko da Miarritzeko inguru guztiak hiru egunen bitartean blokeatzeko”
Abuztuan Miarritzen ospatuko den G7aren gailurraren aurkako plataformak hilabeteak daramatza hitzaldi eta manifestazioak antolatzen.
Argi dute G7ak eta honek erabakitzen duenak ez duela kalterik baino ekarriko euskal gizartearentzat eta horren aurka mobilizatzeko deialdia egin diote gizarteari, helburua G7a isolatzea eta blokeatzea izango delarik.
Honen inguruan mintzatzeko, G7aren aurkako aktibista den Hartze Lopez eduki dugu gurean.
-
Hizpidea: Hartzea Lopez: "Desobedientzia zibil ekintza mota guztietara deituko da Miarritzeko inguru guztiak hiru egunen bitartean blokeatzeko"00:16:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!