HALABEDITARRAK | Aiora Renteria: “Bizitza horrelakoa da, aurrera jarraitu behar dugu”
Aiora Renteria Zea Mayseko abeslaria izan dugu Hala Bedi irratian. Leo Bueriberik Hizpidearentzako egindako elkarrizketan, Zea Maysen sorrera abiapuntutzat hartu ondoren, "Adore, Kemena, Kuraia" azken diskako hainbat abesti izan ditu mintzagai Aiora Renteriak. Maiatzaren 13an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du Zea Maysek. Sarrerak aspaldi daude agortuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!