[Hala bideo] ALL IN DA HOUSE: FREESTYLE TXAPELKETA
Joan den larunbatean, Gasteizko Gaztetxea errimaz eta talentuz bete zen All In Da House freestyle txapelketan. Kartel ikusgarriarekin eta giro bero-beroan, arratsalde-gaua inprobisazioz, erritmoz eta indarrez beteta egon zen.
Paula, Yöller, Jaio, Gezu, Kazz eta Sosi oholtza gainean distira egin zuten, eta Elur Malota & Rizzo eta DJ Kanaky musika ezin hobearekin lagun izan zituzten. Gauari amaiera bikaina eman zioten Rapero Arabarraren showcase-ak eta final zirraragarriak.
Behean argazki-galeria eta gauaren kronika!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!