Hala Bedi transmite al Parlamento Vasco la cruel situación de las licencias de radio
En una comparecencia, el 28 de junio de 2017 Hala Bedi ha trasmitido a los grupos políticos la lamentable situación de las radios sin licencia, los entresijos de éstas y la situación de Hala Bedi en particular. Fuera de la cámara vasca, media hora antes de comparecer frente diferentes representante políticos, una concentración bajo el lema ‘Ilegala banaiz, alda zuen legea’ ha sido secundada por diferentes ciudadanas del Movimiento Popular de Araba. En dicha concentración ha estado presente la antena que se llevó el viento.
Lectura completa:
Respetemos el protocolo institucional. Seamos corteses, como buenos alaveses… Hortaz, ezer baino lehen egunon ta milesker zuen denbora eskeintzeagatik. Pero lo cortés no quita lo valiente… asi que adelantamos que venimos a hablar con crudeza.
Halabedi SLO da, Araba Hizpidea, Kantoia. Dsd el abismo, O nosera, A todo Gas, 3kortxea edota Alaibedi da. Halabedi Muinoko Hotsak da, Halabideo da. Euskaraz gara, gaztelaniaz, galegoz, katalanez eta ingelesez gara. Nahi duen edonorren etxea eta bozgorailua gara. Kolektibo bat gara. Ta bai, noski, Halabedi irrati bat ere bada: Halabedi 1, Halabedi 2 (erakutsi parrillen txartelak), Halabedi ugari daude, gara. Halabediko 100 kideak eta 600 halabelarriak dira halabedi horiek guztiak posible egiten dituztenak, alegia, proiektu komunikatibo libre eta herritar bat ahalbidetzen dutenak. Gaur egun, herritarren parte hartzea modu demoraktikoan bermatzen duen Arabako irrati bakarra da gurea.
Ilusioa daukagu, 34 urteko esperientzia kolektiboa, eragiteko eta hobetzen jarraitzeko gogoa…..baina lizentzia falta zaigu .
Halabedi irratia 1983.urtean sortu zen Gasteizen. Hastapenak ez ziren errazak izan, orduko agintariek, ez bait zituzten maite uhin berri horietatik entzuten zituzten mezuak. Garai hartan, ez zegoen lizentzia lortzeko aukerarik, eta beraz, arazo legal ugari izan genituen. (video mint 00.00-01.14 eta mint 31.05-32.24) Ordutik hona, asko aldatu eta hazi da gure proiektua. Kolektiboan, jende anitzak parte hartzen duelako batetik, eta teknologien garapenak zabaldu dituen aukerei esker, bestetik. Gure uhinak asko hedatu dira geroztik han hemenka.
Halabedik, lotura oso estua izan du beti bere inguruko komunitatearekin eta gaur egun ere, konpromiso sozialak bere horretan jarraitzen du, Arabako hainbat eta hainbat kolektiborekin harreman zuzena dugularik.
Kolektiboan zein teknologia eremuan eman diren aldaketetaz gain, jendartean ere nabariak dira eraldaketak. Zentzu horretan, zorionez, euskal hiztunen kopuruak gora egin du Euskal Herrian, baina baita Araban ere, eta horretaz jabeturik, duela 4 urte, Halabediko ohiko emisio elebidunari, emisio berri bat gehitu genion: Halabedi2, euskara hutsezko irratia. Modu honetan, Halabedi irratiak, bere ekarpena egin nahi izan dio euskararen normalizazioari. Lizentziarik gabe bada ere, dialeko 88.8 frekuentzian aurki gaitzakezue.
1986. urtean, Eusko Jaurlaritzak irrati lizentzien lehiaketa antolatu zuen eta mende laurden bat itxaron behar izan genuen, PSE eta PPren esku zegoen Eusko Jaurlaritzak, irrati lizentziak esleitzeko lehiaketa berria abiatu zuen arte. 80. hamarkadan burutu zen lehiaketa horretara ez aurkeztea erabaki genuen. Besteak beste, gure moduko irratiak ez zirelako aintzat hartzen, hots, irrati komunitarioak. Lehiaketa berriari dagokionez, horren oinarriak irakurri eta berehala, beste behin ere, irratigintzaren eta jendartearen errealitateari erantzuten ez ziola ohartu ginen. Izan ere, ez ziren inondik inora kontutan hartzen euskararentzako gutxienekoak, ezta irrati komunitarioen ezaugarriak ere.
Halaxe salatu zuen Euskal Herriko Irratien Federazioa osatzen duen Arrosa Irrati Sareak, 2009ko urrian Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bertan, honako eskaerak egin zituen irrati komunitarioen presentzia ezaren harira:
”Gaia auzitegia eramateko aukera egon arren, nahiago zutela inplikatutako aldeen arteko elkarrizketa bidez konpontzea”.zioten. Horregatik guztiagatik honakoa eskatu zioten Eusko Legebiltzarrari agerraldi hartan:
-1.go ESKAERA: Kontrol neurriak har zitzala lehiaketa publikoa ebazterako orduan gardentasuna bermatzeko
-2. ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan, hainbat ohar kontuan hartzea:
→ Espazio erradioelektrikoa publikoa izanik, herritarron komunikazio eskubidea interes komertzialen gainetik lehenestea (Europar Batasuneko leku bakarrenetakoa baita, irabazi asmorik gabeko irratiei bideratutako titulorik ez duena). Alegia, eskatu zutena zera izan zen, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak 4.1 artikuluan dioena betetzea (pertsona orok eskubidea duela ikus-entzunezko komunikazioa medioen aniztasun baten bidez egin dadin; bai publikoak, bai komertzialak eta baita gureak bezelakoak ere, alegia, komunitarioak, jendartearen aniztasun ideologikoa, politikoa eta kulturala islatu dezaten. Are gehiago, Hirugarren sektoreko komunikabideei buruz Europako Parlamentuak 2008ko irailaren 25ean emandako Ebazpenaren 15. puntuan, “Komunikabideen aniztasuna bermatzeko, Batasuneko kide diren Estatuei, Hirugarren sektoreko komunikabideei (hau da, komunikabide komunitarioei), legezko izaera aitor diezaiela gomendatzen die ere. Lehiaketaren oinarriek, irrati komunitarioak lehiaketara aurkeztea galarazten ez zuen arren, irrati komertzilen aurrean desabantaila argian utzi zituen ordea.
-3.ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari ahalik eta irakurketa mesedegarriena egin zezala, jendartearen komunikazio eskubidea bermatzea aldera eta beraz, aurretik aipatutako lege eta gomendioak bete zitzala. Zentzu horretan, dialean falta den sektore bakarra irrati komunitarioena dela onar zezala eta horien presentzia bermatu zezala irrati esparruaren jabetza publikoak aniztasun handiagoa izan zezan.
-4. ESKAERA: Txosten parlamentario bat egin zezala, eremu erradioelektrikoa erabiltzeari buruzko nazioarteko irizpide demokratikoak bere baitan hartuko lukeen etorkizuneko ikus entzunezko komunikaziorako euskal lege bat gara zezan. Betiere, inplikatutako eragile guztien partehartzea bermatuz.
Baina eskariak ez ziren irrati komunitarioen presentzia bermatzeko eskari hutsera mugatu. Euskararen presentzia bermatzeko neurrien beharraz ere hitzegin zuten. Hori dela eta, beste eskaera hauek egin zituen ere:
-1.go ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan kontutan hartzea Eskualde Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Karta, 1992ko ekainaren 25ean sinatutako hitzarmena, azaroaren 5ean 11 estatuk sinatu zutena, tartean estatu espainola. Karta horretako 11. Artikuloan dio, irratiek eta telebistek, zerbitzu publiko bat eskaintzeko helburua duten neurrian, aldeek konpromisoa hartzen dutela eskualde hizkuntzan edo hizkuntza gutxituan jardungo duen telebista kate bat eta irrati-estazio bat, gutxienez, sustatzeko eta emisioak programatzea arautuko duten xedapenak hartzeko.
-2. ESKAERA: Legebiltzarrak eska ziezaiola Eusko Jaurlaritzari euskarazko irratientzat gordetako lizentziak hutsik gelditzea ekidin zezan.
Gainera, Arrosa ez zen kezka hau azaldu zuen eragile bakarra izan. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ere, kezka handiz hartu baitzuen Eusko Jaurlaritzak onartu zituen lehiaketa-oinarriak. Kontseiluaren ustez, ez zuen zentzurik EJ-k gero eta hiztun gehiago garela esateak, eta irratietan euskararen presentzia bermatzeko erabakirik ez hartzeak.
Eskaera hauen guztien ondorioz, lizentzia esleitzekoa zen eskualde bakoitzean, eta norbait aurkeztuz gero, lizentzia euskarazkoari emateko konpromisoa hartu zuen EJak. Bestalde, irrati komunitarioen presentzia bermatzeko neurriak aztertzeko konpromisoa hartu zuten Parlamentuan ordezkaritza zuten hainbat alderdi politikok, tartean, PNV-k. Horren adibide da, 2013ko ekainaren 27an, EH Bilduk eta PNV-k Eusko Legebiltzarreko mahaiaren bidez, Jaurlaritzari zuzendutako eskaria. Bertan, beste gauza batzuen artean, irrati libre eta komunitarioen esparrua araubidean jartzea eskatzen zioten. Sinatu bai, baina Gobernuan dagoen PNV-k ez du inoiz deus ere egin hori betetzeko. Are gehiago, trabak baino ez ditugu aurkitu Eusko Jaurlaritzari zuzendu gatzaizkion bakoitzean.
Bada, hainbat urte pasatu dira eta konpromiso horiek haizeak eraman zituelaren zentsazioa daukagu. Hori dela eta, Halabedik, garai hartan Arrosak toki honetara ekarri zituen eskaera horiek guztiak mahai gainean jarri nahi ditu berriz ere.
Diala publikoa da, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak, guztion parte hartzea ahalbidetzeko bermeak ezarri beharko lituzke. Zentzu horretan, esan daiteke, orduko Gobernuak, lehiaketan parte hartzeko aukerarik gabe utzi zituela irrati asko eta asko. Hori ez da ondare publikoa banatzeko modu ekitatiboa. Europako beste herrialdeetan gertatzen ez den bezela, oihanaren legeak nagusi izaten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko dialean. Hau da, teknologikoki ekipo potenteena erosteko dirua duten irratiak dira herritarrek entzun ditzaketenak. Eta halaxe birproduzitu zen lizentzien lehiaketaren oinarrietan zein esleipenean ere. Ondorioz, soilik dirua zuten irratiek parte hartu ahal izan zuten lehiaketan. Diala, gaur egun, Madrilen egoitza duten irrati kate komertzial erraldoien eta beraien sukurtsalen eskuetan dago eta lehiaketak bide horretan sakondu zuen. Imaginatu dezakezue ze nolako jendartea sortuko genukeen medikua edo irakaslea izateko oposaketetan herritarrek urte osoko soldata ordaindu beharko balute? Ba hori da Eusko Jaurlaritzak irratiekin egin zuena. Aukera berdintasunaren arrastorik ez.
Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari irrati komunitarioen presentzia bermatuko duen lehiaketa berria abiatzea eska diezaiola exigitzen dugu
Aurreko lehiaketari buruz epaitegiek esango dutenaren zai egon gabe, lehiaketa berri baten oinarriak definitzen has daitezen. Izan ere, argi dago, epaileek diotena diotela ere, ebazpen horiek ez dutela irrati komunitarioen presentzia ezaren afera konponduko.
Oraina, etorkizuna bezain garrantzitsua dela uste dugu. Zentzu horretan, oraindik epaitegietan dagoen azkenengo lizentzia lehiaketara itzuliko gara orain. Izan ere, oztopoen eta zailtasunen gainetik, Halabedi irratiak lehiaketa horretara aurkeztea erabaki zuen. Bagenekien ia ezinezkoa izango zela lizentzia lortzea baina, hain zuzen, hori ikustarazi nahi izan genuen, besteak beste. Emaitza? 30 urteko ibilbidea zuen emisio elebidunak ez zuen lizentziarik lortu, esan bezela, irrati komertzialekin lehiatzera derrigortu zutelako. Euskara hutsez emititzen duen Halabedi2-ri, aldiz, lizentzia esleitu zioten. Hilabetetan egindako esfortzuak merezi izan zuela sentitu genuen orduan, baina pozak gutxi iraun zuen. Hauteskundeak baino egun gutxi batzuk lehenago, Gobernuak lizentzien lehiaketa bertan behera uztea erabaki baitzuen, argudio gehiegirik eman gabe.
Ildo horretan, aipatzekoa da, ze nolako esfortzua egin behar izan genuen lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Esfortzu ekonomikoa batetik, eta humanoa bestetik. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, 100.000 euroko fidantza ordaindu behar izan genuen, alegia, urte osorako daukagun aurrekontua baino gehiago. Kolektibo eta norbanako askok eta askok gugan jarritako konfidantza eta diruagatik izan ez balitz, lehiaketatik kanpo egongo ginateke. Horrez gain, langile bat kontratatu behar izan genuen prozesua kudeatzeko. Baina kontutan izanik, Halabediren lanaren gehiegoa militantziari esker gauzatzen dela, esfortzurik handiena humanoa izan zen. Ba al dakizue zenbat ordu eskaini genizkion lizentziaren gaiari? Ba al dakizue denbora horretan zenbat proiektu baztertu behar izan genituen lizentzien aferari behar bezela heltzeko? Dirua eta denbora galduarazi digu Eusko Jaurlaritzak. Dirua erreklamatu daiteke, baina denbora berreskuratzerik ez dago. Kalte konpondu ezinak eragin dizkigu Jaurlaritzaren jokabideak.
Dice el saber popular, que uno es dueño de lo que calla y esclavo de lo que dice. Agian, zuotako batzuk zuen alderdi kideen hitzen morroi sentitu zaitezkete EuropaPress-ek 2012ko abenduaren 11an publikatutako artikulo batean jasotzen dituen Idoia Mendiaren hitzak, orduko Gobernuko PSE-ko bozeramaileak, gogora ekartzen dizkizuegunean. Cito textualmente:
- “Aunque el concurso se encontraba en una fase “muy avanzada” de tramitación, el gobierno socialista, siguiendo principios de “prudencia y responsabilidad”, ha rechazado conceder las licencias “con el gobierno en funciones y a punto de ser relevado”. Gure buruari galdetzen diogu, ea gaur egun PSE ordezkatzen duzuen lagunek uste duzuen arduratsua dela irratioi dirua eta denbora galduarazi izana. Are gehiago, Idoia Mendiak berak honakoa esan zuenean: “La convocatoria se ha realizado con el margen de tiempo suficiente, pero los retrasos de baremación y valoración de las propuestas presentadas – realizada por una empresa externa- han dilatado el proceso. Ba hari horretatik tiraka, oso gauza bitxiak aurkitu ditugu irrati lizentzien espedientean
En el documento FM Acta 8, se concluye la filtración de las valoraciones de los servicios técnicos a la empresa Aggaros, de tal forma que contó con toda la información precisa para tener la foto final de los adjudicatarios una vez sumadas las puntuaciones de las valoraciones efectuadas por la empresa. REPITO Y RESUMO: instituzio publiko baten bilera baten aktan, FILTRAZIOAK eman direla jasotzen da.
- Idoia Mendiak gauza gehiago esan zituen, besteak beste: “El Gobierno de Patxi López se ha caracterizado por su “apuesta por la transparencia informativa y por el rigor de los procedimientos de contratación”. Halabediko kideoi zalantza bat sortzen zaigu honen harira: Idoia Mendiak transparentziaz solasten zuenean, informazioaren filtrazioa gogoan izango ote zuen.
- Baina hauek ez dira espedientean aurkitu ditugun irregularitate bakarrak:
Informe de la Dirección de Medios (FM Acta 11) en el que se analiza la valoración del criterio de pluralismo, es decir, si las adjudicatarias propuestas tenían presencia previa. Como puede apreciarse se trata de un criterio objetivo, que no admite margen de interpretación.
La conclusión es sorprendente: la valoración de siete de las licitadoras propuestas es incorrecta, es decir, se les asignan 10 o 20 puntos adicionales que no les corresponden, como si no tuvieran presencia previa en la zona de servicio, aunque, según se indica en el informe, las propias licitadoras habían reconocido tener presencia previa.
Las beneficiarias habrían sido las siguientes:
Código bases | Adjudicataria propuesta |
4 | UNIPREX SAU (VOCENTO) |
5 | SER |
6 | PUNTO RADIO |
16 | EUROPA FM (VOCENTO) |
19 | PUNTO RADIO (VOCENTO) |
21 | EUSKOMEDIA (NOTICIAS) |
28 | UNIPREX S.A.U (VOCENTO) |
Tal y como se infiere del expediente, la empresa Euskomedia parece sorprendida porque le propongan ser adjudicataria provisional justo donde ya tiene licencia previa.
En cambio, llama la atención que Vocento, con una gran capacidad económica, no recurra la adjudicación (si bien luego pide extensión de sentencia) cuando podría resultar adjudicataria de cinco licencias.
Por otro lado, en el expediente se constata que Radio Estudio (con la que SER tiene acuerdos en virtud de los cuales emite programación) fue propuesta adjudicataria para dos licencias (código bases 7 y 20, correspondientes a Getxo y Vitoria Gasteiz) sin cumplir en el plan económico la puntuación mínima que exigían las bases (se alude a esta cuestión en el Acta 4-6-2015). Dicho criterio tampoco admite margen de discrecionalidad, simplemente al no alcanzar un mínimo del 50% de la puntuación total correspondiente al plan económico, debería haber sido excluida.
Decía también, Idoia Mendia, que “La resolución de un concurso tan importante y sensible, habría tenido que producirse en uno de los últimos consejos de este gobierno, dando lugar a interpretaciones”. A la asamblea de Halabedi le gustaría saber si acaso se refería la señora Mendia a cómo debemos interpretar todas estas actuaciones, cuanto menos, sospechosas, por parte del entonces Gobierno Vasco. Tb nos gustaría saber lo que opinan sobre todo esto los actuales representantes del PP y del PSE en esta sala. Queremos pensar que no comparten los modos de hacer de los anteriores Gobiernos, en los que sus partidos tomaron parte. Pero con pensar no basta, necesitamos hechos. Y es que sólo a través de los hechos podrá romperse esta interminable cadena de despropósitos.
Pero las irregularidades no acaban ahí. Decía la entonces Portavoz del Gobierno Vasco, que habían acordado anular el concurso con el fin de que el gobierno entrante pudiera definir desde el principio, los criterios y condiciones para la adjudicación de este paquete de frecuencias de FM”. Pues bien, han pasado casi 5 años desde aquellas palabras y sinceramente, nos gustaría saber qué ha hecho durante estos años el PSE para garantizar que eso fuera así. Esta comparecencia no nos otorga el derecho a realizar preguntas, lo sabemos, pero el PSE es una organización que se dedica a gestionar todo lo referente al ámbito público, y eso, le obliga a dar explicaciones. Si no desean hacerlo hoy y aquí, deberán hacerlo otro día y en otro lugar. Les va en el sueldo, que por cierto, lo pagamos entra todas, y es bastante más generoso que el de la mayoría de trabajadoras de este país.
Irregulartasunak aurkitu ditugu lizentziak esleitzeko prozesuan zehar, baina baita hortik aurrera emandako pausuetan ere.
Izan ere, Jaurlaritzako orduko aholkulari juridikoek, arduradun politikoei lehiaketa bertan behera uztea legez kontrakoa zela jakinarazi bazieten ere, entzungorrarena egin zuten PSEk eta PP-k. Jakin daiteke zergatik ez ziren Eusko Jaurlaritzako aholkulari juridikoen gomendioak jarraitu? Ziurtatzen dizuegu, guri burura datozkigun arrazoiak ez dutela orduko PSE eta PPren Gobernua leku onean uzten…
Kontuak kontu, lehiaketa bertan behera gelditu zen eta hauteskundeen ostean, PNV iritsi zen Gobernura. Baina a ze sorpresa! Aurrekoen jarrera berdina mantendu zuen eta mantentzen du gaur egun ere.
Hori dela eta, irrati batzuk epaitegian salaketa jarri zuten lehiaketa bertan behera uzteko erabakiaren kontra. Halabedik ez zuen halakorik egin. Zergatik eta diru faltagatik batetik, eta energía gehiago xahutzeko ezintasunagatik bestetik. Pentsatu nahi izan genuen, Gobernu berriak , zaharrak sortutako txapuza konponduko zuela. Erratu ginen: PNVk ez du arazoa konpontzeko borondaterik. Duela hilabete gutxi, orduko Sailburua zen Bujanda Jaunarekin bildu ginen. Hitz politak bere aldetik, gure egoerari konponbidea bilatu behar eta nahi ziotela bestetik… Baina haien erabakiaren zai asteak eman ondoren, ezezko borobila jaso genuen beste behin ere. Ba al dakizue zertan oinarritu zen ezezkoa? Ba hain zuzen epaileek behin eta berriz legez kontrakoa jo duten errenuntzian. Alegia, epaileek argi eta garbi esan dute lehiaketa bertan behera utzi izana legez kontrakoa izan zela, eta helegitea jarri zuten irratiei lizentzia ematera derrigortu dute EJ. Arestian azaldu dugu zergatik Halabedik ez zuen helegiterik jarri, eta beraz, ez dago gure irratiari lizentzia ematera derrigortuko duen epailerik. Baina gauza bat argi dago: lehiaketa bertan behera utzi izana ilegala izan zen. Ildo horretan, helegitea jarri ez izanak, ez du esan nahi Halabedik lizentziari uko egin dionik. Bestela esanda, gure diru eta indar faltaz baliatzen ari da EJ ilegaltasun horrek gugan sortu zituen ondorio larriak ez konpontzeko. Legala izango da jarrera hori, baina mespretxugarria ere bai
Ordutik hona Gobernu aldaketa egon da. Irrati lizentzien lehiaketa abiatu zenetik ezagutzen dugun 3. Gobernua, baina esan bezela, orain arteko jarrera berdina. Arrosa Sareak, egun sailburua den Bingen Zupiriari gaiaren inguruan galdegin zion apirila hasieran. Erantzuna? orain arteko ber-di-na: gai hori epaitegietan dago. Ba ez, Halabediren afera ez dago epaitegietan, zuen eskuetan dago, zuen bulegoetan eta zuen kontzientzian. Gaia epaitegian dagoela erantzuteak, beraz, ez digu ezertarako balio.
Horrez gain, apirila hasieran, hainbat galdera helarazi zizkion Eh Bilduk Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua den Bingen Zupiriari. Bertan, bi galdera hauek planteatzen zizkion koalizioak:
- Nola justifikatu ahal du Jaurlaritzak merezi zutenei lizentzia ez emateko hainbeste tematu izana (horrek ekarri dituen kostu guztiekin) eta aldiz, Radio Estudiori bidegabe eman izana? → Bingen Zupiriak, honakoa erantzun zuen “Administrazio honek, hartutako erabakia Radio Estudiori esleipenik ez dagokiola da” Beste behin ere, administrazio horrek ez du zintzotasunez jokatzen. Izan ere, Radio Estudiori lizentziari ez esleitzeko erabakia, epaile baten agindu baten ondorioz etorri zen, eta ez Eusko Jaurlaritzak borondatez hartutako erabaki baten ondorioz.
- Bestalde, honakoa galdetzen zion EH Bilduk, Zupiria jaunari: Zioa eta lehenengo galderari erreparatuta, Jaurlaritza honek eta aurrekoak gardetasuna, inpartzialtasuna, objetibotasuna eta eraginkortasunaren arabera jokatu duela berresten al duzu? → Eta erantzuna baiezkoa da. Hori bai, Bingen Zupiriak ez ditu inondik inora aipatzen galdera horiek egiteko aldez aurretik emandako azalpenak edo zioak. Zioetan, espedientean aurkitutako erregulartasun ugari deskribatzen dira eta Zupiriak jaunak, kezka azaldu beharrean, zioetaz hitzegitea sahiesten du. Ez zaigu batere normala iruditzen, kargu politiko batek ustelkeriaren berri izan, eta ezer irakurri ez balu bezela jokatzea, ez bada irakurritakoa ulertzen ez duelako, edota horren parte delako. Agian gaurkoan zalantza horiek argitu ahal dizkiguzue, edo argitzen saiatu daiteke Parlamentu hau. Bestela, honakoa eskatu nahi dizuegu:
Lizentzien prozesuaren espedientean jasotzen diren irregulartasunak ikertzeko legebiltzarrak egokien jotzen dituen neurriak hartzea eskatzen dugu
Eta bitartean, otsaileko haize bortitzek, Halabedi2ren antena bota zuten, Arabako euskarazko irrati bakarra mutu gelditu zen. Halabedi Bi-k lizentzia izan balu, antena leku egokiago batean egongo litzateke eta beraz, haizeak ez luke botako. Eusko Jaurlaritzak, badu ardurarik egoera honetan. Eta ardura dauka ez bakarrik orain arteko jardunbide irregularragatik, baita, bere esku dagoelako egoera honi konponbide bat ematea. Halabedi2 mutu dago bai, baina ez dago ixilik. Bere zarata, gure hitzetan entzuten ari zarete orain. Halabedi2 bizirik dago eta lizentzia behar eta merezi du. Epaileek ez dute ezer esango Halabedi2-ri buruz, zuen esku dago soka eskeini, edo lepoan jartzea.
Muestra de que la solución pasa inequívocamente por la voluntad del propio Gobierno Vasco es lo siguiente, donde más recientemente, (ACTA 27-10-2015, en el ACTA 20-5-2016 y en el ACTA 18-11-2016, hace escasos meses) el asesor jurídico de la Dirección de Cultura, sostiene la necesidad de retrotraer las actuaciones, corregir la lista de los adjudicatarios provisionales y adjudicar definitivamente a quien correspondiera. REPITO: Sostiene la necesidad de RETROTRAER las actuaciones. Es decir, existen, todavía a día de hoy, cauces administrativos legales para reconocer la mala gestión del proceso y restablecer la legalidad, concediendo definitivamente a Halabedi la licencia que en su día se le asignó de manera provisional.
Halabediko kideok, ez dugu inoiz Eusko Jaurlaritzaren jokamoldea ulertu. Nola da posible publikoa den dialeko frekuentziak banatzeko orduan irrati batzuk baztertzea? Nola da posible egun batetik bestera lehiaketa bertan behera utzi izana? Nola da posible euskararen normalizazioaren alde daudela esan eta aldi berean Arabako euskara hutsezko irrati bakarrari trabak bata bestearen atzetik jartzen ibiltzea? Ze interes defendatzen dituzte PSEk eta PNVk jokaera horien atzean?
Resumiendo, para lo único que le ha servido a Halabedi este concurso de licencias, ha sido para perder tiempo, dinero y la fe en la transparencia de las decisiones que adopta el Gobierno Vasco. Nos disgustaron las bases, nos disgustó que después de todo el esfuerzo hecho se suspendiera el concurso y nos enfada mucho, muchísimo, que teniendo a día de hoy posibilidades legales para reconocer su mala gestión de todo lo referente al proceso de licencias, El Gobierno Vasco se niegue sistemáticamente a una solución dialogada de un conflicto que el propio Gobierno ha generado y que no conforme con eso, además se ha empeñado en dilatar en el tiempo, recurriendo en los Juzgados lo que ya sabía de antemano que estaba perdido. Ustedes pueden darle a Halabedi su licencia, el problema es que no quieren. ¿Por qué? Eso deberán explicarlo ustedes mismos. Los jueces les han dicho que la suspensión del concurso fue ilegal, sus asesores jurídicos así se lo hicieron saber en su día, y han seguido insistiendo en ello a lo largo de estos años. Ellos mismos les han recomendado aplicar las fórmulas existentes aún a día de para otorgar la licencia a Halabedi. Sólo nos queda pensar que tanto unos como otros, no defienden el interés publico, si no que protegen sus propios intereses partidistas. Ustedes acaban de llegar y en sus manos está cambiar este pensamiento. En sus manos está obrar acorde a sus palabras. Sabemos que en política no está muy de moda la ética, ni el cumplimiento de promesas. Confiamos en que sea este nuevo Gobierno, formado precisamente por los partidos politicos responsables principales de todas las actuaciones referentes al concurso de licencias de radio, quien tenga la valentía de asumir sus “errores” y enmendarlos lo antes posible.
Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari ahalik eta lasterren, Hala Bedi 2ri behin behinean esleitutako lizentzia behin betiko ematea eska diezaiola eskatzen dugu
Nosotras seguiremos en las ondas y en internet. En las calles y en las redes, y si hace falta, volveremos a tocar la puerta de las instituciones. Muchos de sus compañeros y compañeras de partido ya tocan y cruzan la puerta de nuestra radio para participar en nuestros programas. Ederra iruditzen zaigu, baina jakingo al dute irrati pirata baten estudioetan aurkitzen direla? Are gehiago, nor da, egoera honetan benetako pirata? Zuen alderdiak hartuko duen jarrera erabakitzen duzuen bitartean, jakin gaurtik hasita, baduzuela maila pertsonalean baino ez bada ere, Halabedi laguntzeko aukera. Kanpoan, hainbat kide daude, haizeak botatako antena ekarri dute gainean. HalabediBi lizentziarik gabe egoteak ekarri dituen ondorio kaltegarrien azalpen grafiko gordinena da. Giltzetakoak egin ditugu antena zatiekin. Diru horrekin, antena berria erosi ahal izatea espero dugu. Kanpora atera, eta berau ikustera joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta noski, giltzetakoa erosi nahi baduzue, kanbioak prest ditugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!