Greba egun gehiago deitu diztute Mercedesen, zuzendaritzak negoziazioa etetearekin mehatxatu ostean
Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Mercedeseko langileek eta Ajuria Enean bukatu zueten protesta.
Hiru greba egun egin dituzte Mercedeseko langileek aste honetan. Jarraipen masiboa izan dute hirurek, Enpresa Batzordearen %45a egiten duen ELA, LAB eta ESK sindikatuek soilik deituagatik ere (UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek ez dituzte greba deialdiak babestu, zuzendaritzaren azken eskaintza jasota).
Atzo, utzailak 7, Enpresa Batzordea eta Zuzendaritza bilduak zirela, Emilio Titos zuzendariak ebatzi zuen enpresak ez duela negoziatzen jarraituko greba deialdiak mantentzen badira. Egun osoko greba eta goizeko mobilizazioen ostean, arratsaldean Ajuria Enean izan ziren langileak protestan.
Txantaia horren aurrean, ELA, LAB eta ESK-k osatutako blokeak beste hiru greba egun konbokatu ditu uztailean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!