Gizonezko bat atxilotu zuten igandean, bikotekideari eraso egiteagatik
Atxilotu bat izan da asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik.
27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean bikotekideari eraso egitea egotzita. Goizeko 04:00ak inguruan gertatu zen Dato kalean. Herritar batek eman zuen abisua.
Egun batzuk lehenago, azaroaren 25ean, mobilizazio jendetsuak izan ziren Gasteizen eta Arabako hainbat herritan Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunean, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!