Gasteizko kaleetatik zabaldu zuten enpleguaren aldeko aldarria Laminaciones Arreguiko langileek
Azken asteetan egindako mobilizaziei jarraipena emanez Gasteizko erdigunera ekarri zituzten beraien aldarriak Laminaciones Arreguiko langileek. Goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean burutu zuten elkarretaratzea.
Plantilla murrizteko zuzendaritzak hartutako erabakiak Gasteiz eta Urbinako fabriken etorkizuna kolokan jartzen duela salatzeko mobilizatzeari ekin diote Laminaciones Arreguiko langileek. Azken asteetan lan uzte partzialak egin dituzte eta atzo urrats berri bat eman zuten mobilizazioetan.
Lakuako atarira eraman zituzten aldarrikapenak goizean. Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza esaktu zuten bertan eta Arabako fabriken etorkizuna bermatuko duten formulak bilatzeko konpromisoa eskatu diote.
Arratsaldean Gasteizko kaleetatik zabaldu zituzten beraien aldarrikapenak Laminaciones Arreguiko langileek. Manifestazio batek erdiguneko kaleak zeharkatu zituen. Zuzendaritzari kaleratze mehatxuak bertan behera uzteko eskatu zioten bertan.
🗣️ Los trabajadores han explicado a Hala Bedi las razones por las que han salido hoy a la calle: "Desconocemos las intenciones de la dirección, nosotros apostamos por el empleo y el futuro de Laminaciones Arregui en Araba". pic.twitter.com/AwNrvVBFQU
— Hala Bedi (@halabedi) February 20, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!