Inazio (Txinparta prozesua): “Filosofia jarrera bat da”
Udaberriarekin batera loratu da Euskal Herriko filosofia zaleen sarea sortzeko autoeratze prozesua. Urte bete emango dute saretze lanetan. "Zabaltze-hedatze dinamika progresiboa garatzea” da haien asoma.
Euskal Herriko filosofia zaleen sareak “filosofiaren zabalkundeaz” gain, gizarte oso baten garapen integrala bilatzen du. Pentsamendu kritikoa eta hausnarketa filosofikoa lurreratu eta eguneroko bizitzan txertatzea du helburu. Saretik ikusten dute “hau ez dela a Hemen eta orain, filosofia berreskuratzea ez da aukera bat, beharra baizik.ukera bat, behar bat baizik.”
Gizarteratze prozesu honetan garrantzia eman nahi diote prozesu honen izaera ludikoari. Filosofia ez da soilik liburuetan edo unibertsitate-geletan gordetzen den jakintza. “Filosofia bizitzaren erdigunean kokatzen da, eta plazara ateratzea dugu helburu.”
“Gure garaiko erronkei ” aurre egiteko beharrezko ikusten dute Txinpartatik pentsamendu kritiko eta hausnarketa filosofikoen gizarteratze hau. desinformazioari, indarkeria estrukturalari edo ingurumen-krisiari, pentsamendu kritikoa, hausnarketa filosofikoa eta begirada etikoa behar ditugu. Filosofia ez da luxua; premia da.
Modu ezberdinak daude Txinparta prozesuan parte hartzeko. Honi buruz hitz egin dugu Txinparta prozesuko kidea den Inaziorekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!