Foron (Etxebizitza Sindikatua Gasteiz): “Proletargo osoaren interesak defendatu nahi ditugu”
Igandero burutuko dituzte asanbladak, arratsaldeko 17:00etan Gasteiz Txikin.
Azaroaren 3an aurkeztu zen Gasteizko Etxebizitza Sindikatua, etxebizitzaren problematikari modu efektibo eta diziplinatuan aurre egiteko helburuaz. Honen inguruan hitz egiteko, sindikatuko kidea den Foron izan dugu Hizpidean.
Lehenik eta behin, sindikatua sortzeko beharraren jatorriaz mintzatu da, Birjabetze Kolektiboan egindako lanketaz eta horren eraldaketaren beharra azalduz eta jarraian, etxebizitza sindikatuaren lan ildoak aipatu ditu.
Erreferenteei dagokienez, Herrialde Katalanetan zein Euskal Herrian aurrera eramaten ari diren prozesuak aipatu ditu eta horeien elkar-elikatzearen garrantzia azaldu digu.
Akitzeko, igandero, arratsaldeko 17:00etan Gasteiz Txikin burutuko dituzten asanbladetara gonbidatu ditu entzuleak.
-
Hizpidea: Foron (Etxebizitza Sindikatua Gasteiz): "Proletargo osoaren interesak defendatu nahi ditugu"00:16:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!