Zaharraz Harro! jaien hasiera argazkitan
Ekainaren 23an hasi ziren Gasteizko Alde Zaharreko jaiak, Zaharraz Harro!, eta ekuatorea behin gaindituta, azken txanpan murgildu dira hauek, nahiz eta egun luzeena larunbata izango den. Orain arte, ordea, hamaika ekimen egon kale guztietan barrena: txupinazoa, kontzertuak, Konpost taldearen aurkezpena, ipuin kontalariak, Haurren Auzoa proiektuaren aurkezpena, Goian-ek antolatutako kirol ekintzak, Auzolana pilotalekuaren 10.urteurrena…
Urtero bezala, jaietako puntu handietako bat larunbateko bazkaria izango da, aurten Santo Domingo kalean burutuko dena (14:30). Bakoitzak bere aulkiak, mahaiak eta janaria eraman beharko du, denek batera elkartasuna adierazteko kaleko bizilagunei. Ikusi iragarpen bideoa hemen eta egitaraua osorik gure agendan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!