Urtaranek debekatu egin du Txosnek antolatutako herri bazkaria
Atzo aurkeztu zuten Gasteizko Txosnek Entxosnatu eguna eta Gorka Urtaran alkateak hurrengo goizean jakinarazi du egitarauaren parte den herri bazkaria debekatu egingo duela Udalak.
Atzo, osteguna, eman zuen jakitera Gasteizko Txosna Batzordeak Entxosnatu eguna antolatu duela abuztuaren 5erako. Aurtengo jaiek ere forma berezia hartu beharko dutela jakitun eta «guztion osasuna eta zaintza» erdigunean jarriz, krisialdiari modu kolektiboan erantzun eta jaiak aldarrikapenez betetzeko egun osoko programazioa aurkeztu zuten: herri azoka, erakusketa, herri bazkaria eta manifestazioa.
Hurrengo goizean egindako prentsaurrekoan, Gorka Urtaran alkateak jakitera eman du debekatu egingo duela Txosnek antolatutako herri bazkaria. Alkatearen hitzetan, egitarauko ekintza batzuk “egin daitezke, erakusketa, adibidez; baina, beste batzuk debekatu egingo ditugu, herri bazkaria esaterako”.
Datozen egunetan jakinaraziko du Txosna Batzordeak bere erantzuna.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!