Gasteizko Txosnak, abuztuaren 3tik 9ra: behin-betiko kontzertuak
Gasteizko Jaiak hasteko bi hilabeteren faltan, Kanpusen kokatuta egongo den Txosnagunean arituko diren taldeak konfirmatuta daude jada. Aurten, egutegia aitzaki, txosnak abuztuaren 3an (ostiralean) ireki eta 9an (ostegunean) itxiko dira. Beraz, zazpi gau aurretik, hamaika kolektiboren lanari esker. Musika-taldeen artean daude Libe, Miss Bolivia, IRA rap, Xavi Sarrià, Boot Boys, Atzembla, Doctor Deseo…
Hala ere, oraindik behin-betiko egitaraua falta da eta guneko bi karpek ere euren kontzertuen berri emango dute datozen asteetan.
Hala Bedik ere txosna jarriko du aurtengo jaietan. Eta, urteurrena aitzaki, Hala Bedi bera abuztuaren 6rako zeozer berezia prestatzen ari dela aurreratu dezakegu. Horretaz gain, ez ahaztu ekainaren 21etik 23ra ere Judimendiko txosnagunean egongo garela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!