Txagoko Jaiak, Txosnagunetik haratago
Hasi dira gutxinaka-gutxinaka auzoetako jaiak ospatzen eta autogestioa eta asanblada oinarri duten Txagoko Jaiak ekainaren 4tik 9ra ospatuko dituzte. Orain dela urte ugari hasitako apostuan berretsiz, aste osoko egitaraua antolatu dute. Umeentzako jolasak egongo dira astelehen eta asteartean Abendaño eta Luis Dorao ikastoletan, serigrafia, swing, rap edo henna-tatuaje tailer ebzerdinak…
Horretaz gain, txapelketa ezberdinak egongo dira: poker, dardo, pala, saskibaloia, futbito… Tailerretan izena emateko email bat bidali behar da txagokojaiak1@gmail.com kontura. Txapelketetan apuntatzeko, aldiz, Laberinto, Indartsu edo Garraxi tabernetan.
Txosnagunea, asteburuan zehar zabalik
Aste guztiko jaiak izango diren arren, Txosnagunean ostiralean irekiko dute. Txagorriren jaitsierarekin irekiko da gunea eta ipuin lehiaketa edo magoa egongo dira.
Gainera, aurten beste otordu bat txertatu dute egitarauan. Urteroko herri-bazkariaz gain, elkartasun afaria egingo dute ekainaren 8an. Kontzertuei dagokienez, ostiralean rap eta hip-hop musika izango dira nagusi: Ziakhus, 2zio, La Basu eta Young Buster. Larunbatean, berriz, Trast, DJ Loro eta Purpura egongo dira oholtzaren gainean. Gainera, ohitura bilakatu den Punkaraokearen edonork abestiak abesteko aukera egongo da.
Egitaraua osorik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!