StandBAI! 22. eta 23. saioak
Duela bi aste izan genuen 22. saioa eta bi zatitan banatu genuen. Lehenengo zatia Hondarribiko Beti Mugan taldeari eskaini genion bere ibilbideari errepaso zabala eginez. Bigarren zatian, berriz, Madril aldera jo genuen Pribata Idaho taldea aurkitzeko. Beraien “The Pribata Idaho and friends” (Munster Records, 1993) lan motza entzun genuen.
Aurreko astean izan zen 23. saioa eta itsasoari eskainitako bilduma batekin hasi genuen. Bertatik Allison Moorer, Brian Setzer Brian Wilsonekin eta Everclear entzun genituen. Gero Unfinished Sympathyren “Rock for Food” (Bcore, 2000) eta honekin lotuta Bad Brainsen “Roir Sessions” (Roir Records, 1982) ere izan genituen. Saioa bukatzeko Zaragozako Big City taldearekin udaberriari ongietorria emango genion “A Spring of Summers” (Grabaciones en el Mar, 2003) lanarekin.
Saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen
StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!