Salhaketak Santiago Ospitalean jasotako preso baten heriotza salatu du
Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Antza bihotzekoak jota hil da presoa ospitaleko langileekin izandako liskar batean Ertzaintzak "gogor" esku hartu ostean. Salhaketak jakinarazi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan.
Gertatutakoaren inguruan “informazioa biltzeko asmoarekin”, Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Salhaketak jakinarazi duenaren arabera, ebakuntza baterako lekualdatu zuten presoa Gasteizko Ospitalera. Pairatzen zuen gaixotasun larria zela eta espetxetik ateratze aginduaren zain zegoen presoa.
Slahaketak argi utzi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan. Antza bihotzekoak jota zendu da presoa Ertzaintzak “irmotasunarekin” ospitaleko osasun-langileekin zuen eztabaida batean esku hartu ostean. Ez dago argi oraindik bihotzekoa momentuan edo beranduago jo dion, esan bezala informazioa kontrastatu gabe baitago.
Presoaren identitatea ezagutu eta gertatutakoa argitzeko helburuarekin egin du Salhaketak gertaera publiko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!