#saKKbanaketa traola nagusi sare sozialetan, dispertsioa salatzeko
Goizean goiz, #saKKbanaketa traola nagusi izan da sare sozialetan, dispertsioa salatzeko eta dispertsio politikak ekartzen dituen ezbeharren berri emateko. UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna, ospatzeko 24 orduren faltan, bertara joateko deia ere egin dute sare sozialetan: “Azken bidaia, azken paketea, azken … Azkena izan dadila. Bihar #UdazkenFest ” idatzi du, besteak beste, @enazazu txiolariak.
Pertsona ezagunak ere aritu dira sare sozialetan #saKKbanaketa traola erabiltzen. Besteak beste, Arnaldo Otegi EHBilduko bozeramaileak eta Sortuko idazkari nagusiak ere bere ekarpena egin du twitteren: “Dispertsioak ez du arrazoi politiko edo juridikorik… Krudelkeria eta mendekuagatik mantentzen dute”. Sare herritarrak, Eleak Mugimenduak, Ernai Gazte Antolakundeak edo CNT sindikatuak ere honen inguruan idatzi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!