Parez pare zabaldu zuten larunbatean SUmendiko ate nagusia
Bizikleta martxa antolatu zuten larunbatean SUmendi espazioko kideek, ertzaintzak ateko sarraila aldatu zuenetik urtebetera. "Auzotik eta azuoarentzat" eraikitako espazioa inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu eta berriro zabaldu zuten sarrera nagusiko atea.
2019ko azaroaren 27an, Ertzaintza Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko sarraila aldatzera gerturatu zen, borroka ekologistari buruzko hitzaldi bat martxan zela. Bertan zeudenak espaziotik kanporatu eta bost lagun identifikatu zituen poliziak.
Larunbatean, azaroaren 28an, erasoa jasan zutenetik urtebetera, bizikleta martxa antolatu zuten SUmendiko kideek. Judimendiko espazio okupatua inoiz baino biziago dagoela aldarrikatuko zuten auzoko kaleak zeharkatuko zituen martxan.
Aurretik ere iragarria zuten sorpresak egongo zirela eta hala izan zen; bizikleta martxa bukatzerakoan SUmendi espazioko ate nagusia zabaldu zuten berriro. Erasoa jasan zuten egunetik itxita egon da ate nagusia: “ahaztu zitzaien ate bat ixtean beste asko irekitzen direla” azaldu zuten Judiemndiko gazteek.
Sarrera nagusia zabaldu dugu PAREZ PARE! 🚪🚪
HAIEK ITXI, GUK IREKI 💥💥💥 pic.twitter.com/RrhclJKWsq— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) November 28, 2020
2019ko gau artan Ertzaintzak ate bat itxi bazuen ere, «ate bat ixten denean beste batzuk irekitzen direla» ahaztu zitzaiela azaldu dute SUmendiko kideek. Kezkaz bizi dituzte Gasteizko espazio autogestionatuen aurka gertatzen ari diren erasoak, TALKAn eta Gaztetxean gertatu bezala: «argi geratu zaigu oraingo egoera aitzakiatzat hartzen dutela gu erasotzen jarraitzeko, eta orain inoiz baino gehiago, gure lana eta espazioak arriskuan daudela».
2016ko urrian okupatu zen Judimendi auzoko SUmendi espazioa eta ordutik auzoa biziberritzeko lanean egon da murgilduta, bide berdinetik aurrera jarraituko duela iragarri dute: «Ikus dezatela hemen jarraitzen dugula eta auzoan zarata egiten jarraituko dugula, SUmenditik eta Auzoarentzat!»
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!