Azaroaren 30ean izango da greba feminista orokorra
Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra iragarri du udazkenerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarri izango da bide horretan.