Juan Calvo Ertzaintzaren komisarian hila. 30 urtez ezkutatutakoa, argitara: torturaren frogak
1993ko abuztuaren 20an, goizaldeko 5:00ak aldera, Santiago Ospitaleko larrialdietako osasun langileen talde bat Juan Calvo biziberritzen saiatu zen, alferrik: Arkauteko komisariatik hilotz irten zen bilbotarra. Medikuetako batek egindakoa aurpegiratu zien haserre poliziei, suminduta. Etxera heltzean, gogoratzen zuen guztia jaso zuen bi orriko idatzi batean, gertatua ahaztu ez zedin. Gero, ondorioen beldur, ezkutuan gorde zuen. ARGIAren eskuetan jarri du orain.