Gasteizko emakume* ezberdinek te-topaketa bat burutu zuten pasa den larunbatean
Te-topaketa Gora Gasteiz ekimenaren barruan sortutako proposamena da, jatorri eta ibilbide desberdineko emakumeen topaketa errazteko, horien izendatzaile komuna Gasteizen bizi diren emakumeak* direla izanik. Mugimendu feministen ondare bat da, elkar ezagutzeko, solidaritate-loturak estutzeko, zer premia ditugun eta elkarrekin zer egin dezakegun ikusteko balio duena. Topaketa hau aurrera eramateko lekua Sorginenea izan da, horrelako ekimenak burutzeko aspalditik aldarrikatzen zen espazio feminista.