Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialak hackeatu dituzte
Aiaraldea Komunikabidearen Youtube kanala lapurtu eta desagerrarazi dute. Twitter kontuan ere sartu dira. Horrez gain, aste honetan komunikabidearen Facebook kontuari ere egin diote eraso.
Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen grebak jarraipen handia izan du, sindikatuen arabera
Lehenengo Hitzarmen Probintziala lortzeko laugarren greba eguna egin dute ELAk eta LABek deituta. Gutxieneko zerbitzuak handiak izanda, greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.
Egungo trenbide-azpiegiturak modernizatu eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzeko eskatu dute Arabako hainbat toki erakundeetako arduradunek
Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariekin izandako bilera batean, Madrilgo aurrekontuetan jasota dagoen Trenbide Azpiegiturak Hobetzeko eta Egokitzeko Informazio Azterlana lehenbailehen gauzatzeko eskatu dute.
“Parte-hartze prozesua zapuztu” izana egotzi diote Udalari Haurren auzoa martxan jarri zuten gurasoek
Alde Zaharreko Rafa Plazako parke berria inauguratu du gaur Gasteizko Udalak. Prozesua hasi zuten auzokideek uste dute udal gobernuak "bere interesen arabera" erabiltzen dituela herritarren proposamenak.
Geopolitika-Ekonomia | Saharako egoera, mundu bipolarrerantz bidea eta Ukrainako gerran Errusiaren abiadura
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren eskutik kolaborazioa.
Jone Gibelalde Iribas (Steilas): “Eskolak erantzun behar dio auzoaren perfilari, hori da aukera berdintasuna eskaintzen duena”
Gasteizko eskoletako segregazioari buruzko ikerketa burutu dute Steilas sindikatuak eta Ikusbidek.
Nahia Santamaria (Ikasle Abertzaleak): “Kontrolaz ezaugarritu eta kritikarako gaitasuna ukatzen duen hezkuntza baten baloreak inposatzen dizkigute”
Joan den asteko greban izandako atxiloketak salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 11.00etan Elurretan, Gasteizen.
Ilune Basterra: “Errigora herri ekimen bat da, Nafarroa hegoaldeko euskara eta ekonomiaren egoerak bultzatuta sortua.”
“Gure txikitasunetik, gure elikadura ohituretan aldaketa txikiak sartuta helburu handiak lortu ditzakegu”.
Arrate eta Ixone (Ikama): “Ikasleon segregazioa eta hezkuntzaren pribatizazioaren ondorioak jasaten ari gara”
Ikamak mobilizazioak egin zituen atzo, “Hezkuntza Sistema Errotik Aldatu” lelopean.
Memoria | Azazetako fusilamentuak
Gaurkoan Lander Garcia Hizpideako kolaboratzaileak, 1937ko Martxoaren 31ko Azazetako fusilamentuen inguruko xehetasunak ekarri dizkigu.
Ibon Meñika: “Memoria tresna bat da, nondik gatozen jakiteko eta batez ere gaurkoa borrokatu eta biharkoa eraikitzeko.”
Bihar asteazkena Martxoak 30, arratsaldeko 19:00etan, “Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen” ikus-entzunezkoa eskainiko dute Gasteizko M3moria gunean (Fermín Lasuen kalea 5, Zaramaga).
Alaitz Amundarain (BDZ): “CAF hemengo enpresa bat da eta guk ez dugu palestinarrak beraien lurretik botatzearen konplize izan nahi.”
Bihar Martxoak 30 arratsaldeko 19:00etan, “Palestinako lurraren eguna” oroitzeko elkarretaratzea egingo da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
“Al final, el hecho de que te quedes a solas con todo tu dolor, lo único que hace es reafirmar todas las teorías de la justicia del sistema”
Hablamos con les autores del libro Oriol, Lau y Tinoko, parte de Heura Negra.