“Otsailean disko berria kaleratzeko asmoa dugu, 6 kantu, binilo formatuan ere”
Larunbatean Gasteizko Jimmhy Jazz aretoan izan ziren Arima taldekok Ni Hil proiektu gasteiztar berrirekin.
90. hamarkadako musika edaten du Arima hirukoteak. Pasa den urtean estreinako EPa kaleratu zuten Bonberenea Ekintzak zigiluarekin eta uda honetan beraien hurrengo lana izango dena grabatu dute, Bonberenean bertan Karlos Osinaga Txap teknikariarekin, 6 kantutako diskoa. Datorren urtean kaleratuko dute.
-
Hiru kortxea: "Otsailean disko berria kaleratzeko asmoa dugu, 6 kantu, binilo formatuan ere"00:14:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!