Oihane Pereak irabazi zuen Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena
Zigoitiko Kultur Etxean 80 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan: Oihane Pereak 246 puntu lortu zituen. Hirugarren final laurdena Aramaion ospatuko da.
Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena ospatu zuten aurreko larunbatean Zigoitiako Kultur-Etxean. Bertan aritu ziren Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo), Serapio Lopez Ortueta (Baranbio), Unai Bengoetxea Mujika (Oion), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz) eta Irati Anda Villanueva (Gasteiz).
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, 246 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Oihane Perea: 246 puntu
- Aroa Arrizubieta: 236 puntu
- Aitor Ugarte: 215,5 puntu
- Serapio Lopez: 211,5 puntu
- Irati Anda: 201,5 puntu
- Unai Bengoetxea: 199,5 puntu
Lehenengo final laurdena Iñaki Viñasprek irabazi zuen, 258 punturekin.
Datorren larunbatean Aramaion hirugarren final laurdena jokatuko da. Sarrerak debalde lortzeko, bi gonbidapen bikoitz zozketazen ditu Hala Bedi-k. Parte hartzeko sakatu hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!