Araiako pleno aretoan 80 lagun bildu ziren txapelketako lehen saio honetan.

Bertsozale.eus

Iñaki Viñaspre Araian | Argazkia: bertsozale.eus

Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen irudia fondoan, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final laurdenak. Lehen saioa Araian jokatu zen aurreko larunbatean.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak: Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz), Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo).

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien, 258 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Iñaki Viñaspre: 258 puntu
  • Manex Agirre: 251,5 puntu
  • Paula Amilburu: 228 puntu
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 222,5 puntu
  • Felipe Zelaieta: 205,5 puntu
  • Jon Ruiz de Pinedo: 201 puntu


Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Araiako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.

Datorren larunbatean, Zigoitian, bigarren final laurdena jokatuko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies