Mikel Saenz de Buruaga (Hala Bedi): “Garaipen txiki bat izan da, baina Mozal Legeak indarrean dirau”
Hala Bediren irakurketa Mozal Legearen epaiketa irabazi ondoren.
2 urteren ondoren, Hala Bedik irabazi egin du epaiketa. Errekaleorreko argi mozketan egindako kazetaritza lanagatik zigortu nahi izan zuten Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kidea, eta bukaeraraino helduko ginela eta desobeditzeko hautua hartu genuela adierazi ondoren, azkenean epaiketa irabazi egin du Hala Bedik. Sententzia irmoa da, eta Eusko Jaurlaritza epaiketaren kostuak ordaintzera ere behartzen du.
Hala ere, garaipen txiki bat besterik ez da izan, Mozal Legeak indarrean dirauelako eta kazetaritza herrikoiaren aurkako erasoek ez dutelako etenik. Mikel Saenz de Buruaga elkarrizketatu dugu Hizpidean, eta Hala Bediren irakurketa azaldu digu berak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Saenz de Buruaga (Hala Bedi): "Garaipen txiki bat izan da, baina Mozal Legeak indarrean dirau"00:07:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!